Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak, Kirol Patronatuak eta Ongarri argazkilari taldeak antolatuta, 9. Kirol Argazki Lehiaketa antolatu dute aurten. Guztira 70 argazki aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino bederatzi gutxiago. Aurreko edizioetan ez bezala, argazkilari elgoibartarrentzat izan dira aurten sari nagusiak. Sari banaketa ekitaldia abuztuaren 22an, 19.00etan, egingo dute Kultur Etxean. Era berean, lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusgai egongo dira, abuztuaren 31ra bitartean (18:30-21:00), Kultur Etxeko sotoan. Hona hemen maila bakoitzeko irabazleen izenak:
•Sari orokorra (35 urtetik gorakoak)
•Herriko saria: (Adin guztietako elgoibartarrak edo eta bertan bizi direnak)- saria: Fuentona. Egilea: Miguel Angel Castro Garres (Elgoibar)
- saria: Sin aliento. Egilea: Pedro Luís Ajuriaguerra Sáiz (Bilbo)
•Gazteentzako saria (35 urte bitarteko elgoibartarrak nahiz beste herri batekoak)
- saria: Las chicas también pueden. Egilea: Iñigo Lamelas Atrio (Elgoibar)
- saria: Afizioa. Egilea: Ion Zubiaurre Ros (Elgoibar)
- Argazki irabazlea: Gimnasta. Egilea: Aitor Rementeria Totorika (Elgoibar)
•Nerabeentzako saria: (13 eta 17 urte bitartekoak)
- Argazki irabazlea: Surf Eskola. Egilea: Haizea Sánchez Fernández de Jauregui (Elgoibar)
SARITUTAKO ARGAZKIAK: