Santa Ana eguna ospatzen ari dira gaur Mendaron

elgoibarren.net 2014ko uzt. 26a, 10:15

Jaietako hirugarren eguna dute gaur Mendaron, asko eta askorentzat santanetako egunik bereziena: Santa Ana eguna. Maite Maiora korrikalariak hasi zituen ofizialki jaiak eguenean, eta Santio Eguna ospatu zuten atzo. Kirola, dantza, Allur dantza taldearen ikuskizuna, eta helduen danborrada izan ziren eguneko osagai nagusiak atzo .(argazki bilduma dauka)


 Gaur, berriz, Santa Ana ermitan hasi dute eguna mendaroarrek, eta tabernaz taberna ibiliko dira, trikitilariek eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek lagunduta. Bihar bukatuko dira jaiak, Umeen Egunean, Katasorgiñaren agurrarekin. 
 
•ARGAZKIAK: