Jaietako azken eguna dute gaur Mendaron

elgoibarren.net 2014ko uztailaren 27a

 
Adinekoei eta umeei eskainitako ospakizunekin amaituko dituzte gaur (uztailak 27) Mendaron santanak. Hemen, atzoko egunak eman zuenaren laburpen bat argazkitan.

 
 Gaur, hilak 27, 11:00etan, gaztetxoen pintura lehiaketa izango da ikastolako jolastokian eta orduerdi beranduago zabalduko dute jolas atrakzioen parkea, jolastoki berean. 12:00etan meza egingo dute frontoian, eta herriko trikitixa eskolako haurrek dantza erakustaldia eskainiko dute jarraian. Arratsaldean, berriz, haurren danborrada izango da 18:00etan, eta 20:00etan, playback gaztea eta pintura lehiaketako sari banaketa. 22:30ean esango diote agur mendaroarrek aurtengo jaiei, Katasorgiñaren igoerarekin batera.
ARGAZKIAK: