Lekukoen arabera, atxilotutako gizona beste lagun batzuekin zegoen gizon
batengana hurbildu da, eta borrokan hasi dira biak. Borrokan ari
zirela, labana atera du haietako batek eta bizkarrean eraso dio besteari.
Erasoa gertatu den unean, hainbat lagun zeuden tabernan gosari legea
egiten, eta haietako gazte batek lortu du erasotzaileari labana kentzea.
Herritar batek deitu du Ertzaintzara, eta ertzainek eurek eraman dute
biktima Mendaroko ospitalera, zaurituta.
Ustezko erasotzailea handik metro
gutxira, Txirristaka tabernako terrazan, atxilotu dute. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 42 urteko gizonezkoa da atxilotua. Erasoa degiteko erabili duen labana ere atzeman du poliziak.