1983ko uztailaren 3an erabaki zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietan Mendaro Elgoibartik eta Mutrikutik banatzea, eta Mendarori herri izaera ematea. Hala, urte hartako abenduaren 30ean osatu zuten Mendaroko lehen Udala. Gero etorri ziren hauteskundeetan Juanito Loiola aukeratu zuten alkate, Mendaroko estreinako alkatea.
Juanito Loiola berak gogora ekarri zituen garai haiek BARREN aldizkariari 2004an eskaini zion elkarrizketa batean. "Guruzpe soziedadetik sortu zen Mendaroko udaletxea. Lehenago bi saiakera eginak zeuden, baina ez zuten lortu udaletxea sortzea. Horregatik hamabost bat lagun elkartu ginen eta ‘udaletxea zergatik ez?’ galdetu genion elkarri, eta zazpi urteko gestioaren ostean lortu genuen. Mundua lortu genuela uste genuen!”.