Aurtengo TopaEguna Derion izango da, urriaren 11n

elgoibarren.net 2014ko ira. 16a, 14:35

 
2012an ekin zion Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneak TopaEguna antolatzeari. Lehen bi edizioak, hurrenez hurren, Azkoitian eta Soraluzen (ikus argazkiak) izan ondoren, aurten Bizkaian ospatuko da euskaltzaleon jaia; Derion, hain zuzen ere. Elgoibarko Izarrak euskaltzale guztiak animatu ditu jaian parte hartzera. 



 Euskaltzaleon Topagunearen bueltan sortzen diharduten mugimendua saretzeko eta indartzeko ekimena da TopaEguna, eta Topaguneko bazkide diren 96 euskara elkarteetako bazkide guztiok (20.000 inguru) daude gonbidatuta jaian parte hartzera.
Aurten Derion bilduko dira Euskal Herriko euskaltzaleak, eta euskaltzaletasunaren alde egingo dute topa; “auzolanaren alde; mugimenduaren alde. Gure buruaren alde, finean”, adierazi dute Elgoibarko Izarratik.

Egun osoko programa

1706636526087 Aurtengo TopaEguna Derion izango da, urriaren 11n

Egun osoko programa prestatu dute Derioko Tximintx Euskara Alkarteak eta Topaguneak. Goizeko 10:30ean izango da harrera-ekitaldia, eta gauera arte iraungo du jaiak. Egitasmoan, besteak beste, gazte-topaketak, ume-gunea, kale-animazioa, txakolin dastatzea, herri-bazkaria, erromeria, eta kontzertuak izango dira. “Primerako osagaiak egun zoragarria pasatzeko”.

 

Elgoibarko Izarratik ere joango dira
  Elgoibarko Izarra hasieratik da Topaguneko bazkide {1997an sortu zen Topagunea}, eta aurreko bi edizioetan bezala, aurten Deriora joango dira. “Bazkide eta euskaltzale guztiok gaude TopaEgunean parte hartzera gonbidatuta, eta animatzen zaretenok irailaren 30a baino lehen eman behar duzue izena”.
  • TopaEgunera joateko izena emateko: 943 741 626 (Imanol) / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com
Lotura duten albisteak: