Sanloren garagardo feriak gaur zabalduko ditu ateak

elgoibarren.net 2014ko ira. 18a, 08:13

 
SanloBeerfesta antolatu du Sanlo eskubaloi taldeak aurten ere, eta gaur (irailak 18) inauguratuko dute karpa, 18:30ean, Maalako parkean. Domekara bitartean kirola eta jaia uztartuko dituzte. (egitaraua dauka)



  II. SanloBeerFesta inauguratu ostean, pintxo potea egingo dute gaur, eguena, 19:30etik 21:00etara, Maalako parkean egongo den karpan. Gero, 22:00etatik aurrera, futbolin txapelketa antolatu dute.
  Barixakurako prestatu duten egitarautik, The Crazy Wheels Band taldeak eskainiko duen kontzertua nabarmendu behar da. Horrez gain, irailaren 20an jokatuko den Gau Kroserako dortsalak karpan bertan jaso ahal izango dira.
  Sanloko kluben aurkezpena egingo dute zapatuan, eta jokalari beteranoek lagunarteko partidak jokatuko dituzte. Goizean mejilloi jan herrikoia egingo dute karpan. Trago bakoitzarekin mejiloiak emango dituzte debalde. Eguerdi partean, 13:00etan, ELA gaixotasuna duten lagunen aldeko Baldekada Ur Izoztu kanpainarekin bat egingo dute Kalegoen plazan egingo duten ekintzarekin. Parte hartu nahi dutenek balde bat eraman beharko dute. Gaua alaitzeko, berriz, Melissa and the Jacks taldearen emanaldia izango da.
  Domekan, azkenik, paella erraldoia prestatuko dute.