Ongarri zineklubak iaz Donostiako Zinemaldian urrezko maskorra irabazi zuen filma eskainiko du

elgoibarren.net 2014ko ira. 18a, 10:00

Bihar hasiko da Donostiako 62. Zinemaldia, eta Ongarri zineklubak iazko zinemaldian film onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen filma eskainiko du, gaur eta bihar, Elgoibarko Herriko Antzokian: Pelo Malo film venezolarra. Zinemaldietan saritutako bost pelikula eskainiko ditu Ongarrik irailean.



 Donostiako Zinemaldiaren harira, hainbat zinemalditan saritutako bost film eskainiko ditu Ongarri zineklubak irailean. Gaur, hilak 18, hasiko da zikloa, Pelo Malo film venezolarrarekin. Gaur eta bihar eskainiko dute Herriko Antzokian. Gaurko emanaldia 21:30ean izango da, eta barixakuan, berriz, 22:15ean.

 Caracasen kokatua dago Pelo Malo filma, eta bederatzi urteko Juniorren istorioa kontatzen du. Ile gaiztoa, kizkurra, duen 9 urteko mutikoa da Junior. Eskolako argazkirako ilea lisatu nahi du, abeslari famatuen itxura hartzeko, eta horrek haserrea eragingo dio amari. Alarguna da ama, eta langabezian dago. Egoerak gainezka ego dio eta gero eta zailagoa egingo zaio semeak bere ilearekin duen arazoa ulertzea.
Film honi esker, Donostiako Zinemaldiko film onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen 2013an Mariana Rodon zuzendari venezolarrak.
Ongarrik irailean eskainiko dituen filmak:
  • Pelo Malo (Mariana Rodon. Venezuela). Film onenaren Urrezko Maskorra 2013an, Donostiako zinemaldian.
  • Las dos caras de enero (Hossein Amini, AEB). Gala berezia aurtengo Berlingo Zinemaldian.
  • Madre e hijo (Calin Peter Metzer. Errumania) Film onenaren urrezko hartza 2013an, Berlingo Zinemaldian.
  • Hermosa juventud (Jaime Rosales. Espainia) Made in Spain sailean 2014ko Donostiako zinemaldian.
  • El extraordinario viaje de T.S. Spivet (Jean Pierre Jeunet. Frantzia) 2013ko itxierako filma Donostiako Zinemaldian.
Pelo Malo filmaren trailerra: