20:00etan hasiko da V. Gau Kros Herrikoia Kalegoen plazatik, eta 7,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek herrian zehar. Izena aurrez eman ez dutenek bihar bertan ere izango dute aukera, baina antolatzaileek jakinarazi dute gehienez 400 partaiderentzako dortsalak izango direla. Dortsalak gaur jaso daitezke garagardo feriako karpan, 18:30etik 20:30era bitartean.
Antolatzaileek jakinarazi dute kategoria bakoitzeko irabazleek garaikurra jasoko dutela, eta gainerako partaideen artean opariak zozkatuko dituztela. Haurren lasterketa 18:00etan hasiko da.
Iaz, 245 lagunek hartu zuten parte Gau krosean eta Yeray Varela oñatiarra eta Cristina Loeda eibartarra izan ziren azkarrenak.
•Zenbait kale itxita
Lasterketak irauten duen bitartean, 20:00etatik 21:00etara, itxita egongo da Elgoibarko erdigunea, eta ahal den neurrian garajeetatik kotxerik ez ateratzeko eskatu dute antolatzaileek. Gabriel Krutzelaegi, Trenbide, Iñiguez Karkizano, Pedro Muguruza eta Maalako parkea dira itxiko dituzten herriko kale eta guneak.

- I. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2010-09-13)
- II. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2011-09-19)
- III. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2012-09-24)
- IV. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2013-09-15)
•ARGAZKIAK. 2013ko Gau krosa.