Aurtengo aurrekontuetan iaz baino diru gehiago aurreikusi du Udalak inbertsioen atalerako: 2013an milioi bat euro erabili zituen inbertsioetarako, aurrekontu osoaren %7,98, eta aurten, 1.590.365 euro izango dira; aurrekontuaren %12,34. Horren barruan sartu dute igogailuaren obra, eta horretarako 306.952,43 euro (BEZ gabe) erabiliko dituzte, horixe baita lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Artzamendi eraikuntza enpresak irabazi du lanak egiteko lehiaketa publikoa eta datorren astean hasiko dituzte igogailua jartzeko lanak.
Hortaz, aste berean hasiko dira Maalako parkeari estalpea jartzeko lanak eta Estazio kalea eta San Roke igogailu baten bitartez batzeko lanak.