SanloBeerFesta martxan dago

elgoibarren.net 2014ko ira. 19a, 12:50

 
Munichen Oktoberfest jai ospetsua egingo duten sasoi berean, -bihar hasiko da Alemaniakoa- SanloBeerFestaz gozatzeko aukera dute Elgoibarko garagardo zaleek. Atzo inauguratu zuten udal agintariek Sanlo eskubaloi taldeak bigarren urtez antolatu duen garagardo azoka.


  SanloBeerfesta antolatu du Sanlo eskubaloi taldeak aurten ere, eta azto (irailak 18) inauguratuko zuten Maalako parkean dagoen karpa. Domekara bitartean kirola eta jaia uztartuko dituzte.
  Gaurko (irailak 19) prestatu duten egitarautik, The Crazy Wheels Band taldeak eskainiko duen kontzertua nabarmendu behar da. Horrez gain, irailaren 20an jokatuko den Gau Kroserako dortsalak karpan bertan jaso ahal izango dira.
Sanloko kluben aurkezpena egingo dute zapatuan, eta jokalari beteranoek lagunarteko partidak jokatuko dituzte. Goizean mejilloi jan herrikoia egingo dute karpan. Trago bakoitzarekin mejiloiak emango dituzte debalde. Eguerdi partean, 13:00etan, ELA gaixotasuna duten lagunen aldeko Baldekada Ur Izoztu kanpainarekin bat egingo dute Kalegoen plazan egingo duten ekintzarekin. Parte hartu nahi dutenek balde bat eraman beharko dute. Gaua alaitzeko, berriz, Melissa and the Jacks taldearen emanaldia izango da. 
Domekan, azkenik, paella erraldoia prestatuko dute.