227 lagunek hartu zuten parte zapatu iluntzean jokatu zen V. Gau Kros Herrikoian. Kalegoen plazatik irten eta 7,7 kilometroko ibilbidea osatu zuten herrian zehar, eta Dabid Garcia arrasatearra izan zen guztietan azkarrena, 24:28 denborarekin. Gau krosean parte hartu duen guztietan primeran moldatu da Garcia. Lehen bi edizioetan bigarren postuan sailkatzea lortu zuen eta, hirugarren saiakeran, 2012koan, garaipena eskuratu zuen. Iaz ez zuen parte hartu, baina aurten bigarren garaipena lortu du. Endika Donnay arrasatearra sailkatu zen bigarren postuan (24:56), eta Jon Garatek egin zuen hirugarren (25:56). Bera izan zen lehen elgoibartarra. Lehen mendaroarra, berriz, Gotzon Zulaika izan zen. Zazpigarren postuan sailkatu zen, 26:49 denborarekin.
Emakumezkoetan Cristina Loeda izan zen nagusi. Antxitxikari eibartarrak 29 minutu eta 46 segundoan osatu zuen ibilbidea. Irabazlearengandik 32 segundora iritsi zen helmugara Eva Calle gasteiztarra. Hirugarren postuan sartu zen helmugan lehen elgoibartarra, Cristina Villalobos (30:47). Honenbestez, Loedak, Gau krosa jokatu den bost edizioetatik hirutan lortu du garaipena.
Mugertza krosa finantzatzeko sortu zuen Gau krosa Mintxeta atletismo taldeak orain dela bost urte.
- V. Gau Krosa, SAILKAPENAK
•ARGAZKIAK:
- I. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2010-09-13)
- II. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2011-09-19)
- III. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2012-09-24)
- IV. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2013-09-15)