Elgoibarko Udalak mugikortasun iraunkorra bultzatzeko egindako lana eta erabilitako estrategia goraipatu ditu Espainiako Ingurumen Ministerioak. Halaber, ibilgailu eta bizikleta elektrikoak alokatzen dituen "sistema berritzailea" {Emugi proiektua} martxan jarri izanagatik jaso du urrea, 3.000 eta 50.000 biztanle arteko herrien kategorian. Miajadas (Caceres) herriko udalak jaso du zilarrezkoa eta Villamayor (Salamanca) eta Peal del Becerrro (Jaen) herrietako udalek partekatu dute brontzezkoa.
50.000 biztanletik gorako hirien mailan, berriz, Salamancako udalak jaso du urrea, Kordobakoak zilarra eta Huescakoak brontzea. Gaur (irailak 22) banatu dituzte sariak Ingurumen Ministerioak Madrilen daukan estatu-idazkaritzaren egoitzan eta Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberria izan da bertan saria jasotzen. Mugikortasun Jasangarriaren Europako Asterako antolatutako ekintzen barruan banatu dituzte sariak, eta laugarren edizioa izan da aurtengoa.
2010 urtean jarri zituen abian sariak Ingurumen Ministerioak, Neurri Iraunkorren eta Praktika Onen bitartez, proiektu europar hau bultzatu duten udal, organizazio eta enpresa guztiei errekonozimendua egiteko xedearekin.
- Informazio osoagoa: www.magrama.gob.es
∞Lotura duten albisteak:
- Bizikleta elektrikoak herriko ikastetxeei lagako dizkie Elgoibarko Udalak (2013-03-15)
- Lanera eta eskolara bizikletaz (2012-10-17)
- Bizikletaren erabilera sustatuko dute mugikortasun iraunkorraren astean (2012-10-11)
- Ibilgailu elektrikoak ardatz dituen Emugi proiektua martxan da (2011-10-19)
- Hiri mugikortasuneko laborategi izango da Elgoibar (2011-02-22)
- ‘Elgoibar Berdea’: ohitura berriak eta iraunkorragoak bultzatzeko hamar ekintza (2010-04-27)