Kultur azpiegituren berrantolaketa zehazteko bilera egingo dute hilaren 30ean

elgoibarren.net 2014ko ira. 24a, 12:51

 
Elgoibarko Udalak kultur azpiegituren berrantolaketa zehazteko parte hartze prozesua jarri du martxan. Hori dela eta, prozesu honen lehen hausnarketa saioa antolatu du irailaren 30erako.

 
 


 Elgoibarren kultura sustatzeko erabiltzen diren azpiegituren erabilera eta kudeaketa diseinatzeko parte-hartze prozesua jarri du abian Elgoibarko Udalak, eta gai honetan interesa duten herritar guztiak gonbidatu nahi ditu parte-hartze prozesuan parte hartzera. Datorren martitzenean, irailaren 30ean, egingo dute estreinako hausnarketa saioa. Elgoibarko Kultur Etxean izango da, 18:30ean hasita.
 Herritarren parte hartzea bileren bitartez sustatuko du Elgoibarko Udalak, eta prozesuak Hiri Antolamendurako Plan Nagusia onartzeko prozesuaren antza izango du Ricardo Garate Hirigintza zinegotziaren esanetan. Prozzesu honek sei edo zortzi hilabete iraungo dituela aurreikusten  dute.