EHBilduk hauteskundeetarako lantaldea osatzeko bilera irekia egingo du

elgoibarren.net 2014ko ira. 24a, 13:41

 
Elgoibarko EHBilduk bilera irekia deitu du gaurko (irailak 24). 2015eko maiatzean egingo diren Udal eta Foru Hauteskundeei begira, programa eta zerrendak osatu nahi ditu koalizioak, herritxik, herrixantzako lemapean.




 2015eko Udal eta Foru Hauteskundeetarako lantaldea, programa eta zerrendak osatu nahi ditu Elgoibarko EHBildu koalizioak, herritarrekin elkarlanean. Horretarako bilera irekia egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etan, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan.