Aiara Spiuk Raid Taldeak antolatuta, Aiaraldeko II. Raid lasterketa jokatu zuten irailaren 20an. Arespalditzan hasi eta Gorobel mendilerroan jokatu zen proba. 47 taldek eman zuten izena eta emakumezkoen partaidetza oso handia izan zen gainera.
Bikote bakoitzak mendiko bizikleta, antxitxika, espeleologia eta orientazio probak egin behar izaten dituzte raid probetan, zazpi orduko denboran. Denbora kontrolatzeaz gain, zirkuitoan dauden balizak hartu behar dira, ahalik eta puntu gehien lortzeko. Imanol eta Gaizka 6:59:48 denboran iritsi ziren helmugara, 127 punturekin.