Willis Drummond sekulan gelditzen ez den talde horietakoa da. 2007an anthology (autoprod) lehen diska kaleratu zutenetik, etengabe mugitu dira kontzertuak ematen, 8 urtean 300 kontzertu baino gehiago emanez musika jaialdietan, gaztetxeetan, areto txiki eta handietan. Euskal Herrian zein gure mugetatik kanpo eman dituzte kontzertuak: Belgikan, Franzian, eta Espainian. 2012ko Azaroaren 19an kaleratu zuten taldearen 4. albuma : 'A ala B' (bIDEhUTS, 2012). Diskak hamar kantu biltzen ditu, Karlos Osinagak eta Iñigo Irazokik grabatuak Tolosako Bonberenean, eta Burke Reid-ek nahasiak Torontoko Bronco estudioan. CDaren edizioaz gain (digisleeve), LP formatuan ere argitaratua da eta bertsio digitala ere deskarga daiteke taldearen bandcamp atarian.
Egun boskote bezala taularatzen da banda, Joseba Baleztena aritzen delarik gitarra jotzen taldearen aro berri honetan.
•Akauzazte eta Unicornibot, barixakuan eta zapatuan
Barixakuan (irailak 26) Akauzazte taldeak joko du sotoan. Akauzazte 1992an sortu zen, Azkoitiko Matadeixen bueltan, eta zuzeneko lehen emanaldia 1993ko martxoan eskaini zuten. 2004tik gaur egunera arte hiru lagunek jarduten dute zuzenekoetan, Soinu ilun eta bortitzak eskainiko dituzte.
Zapatuan, bestalde, Unicornibot talde galiziarraren txanda izango da. Pontevedrako taldearen oinarrizko osagaiak post-hardcore erritmiko sendoa eta rock klasiko aurrerakoia dira, gitarraz elikatuta. Madrock estiloko doinuak estatu mailan zabaldu ostean iritsiko dira Elgoibarrera.
Barixakuko eta zapatuko kontzertuak 23:00etan izango dira, eta hiru euroko sarrera ordaindu beharko da.