Flipyk bakarrizketa eskainiko du Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2014ko ira. 25a, 13:53

 
Telebistako El Hormiguero saioko zientzilari xelebrea izateagatik ezagun egin zen Flypy Elgoibarren izango da barixaku gauean, hilaren 26an. Flipyk bakarrizketa eskainiko du, Herriko Antzokian, 20:30etik aurrera.



  Paramount Comedy telebista katean hasi zuen bere ibilbidea Enrique Perez "Flipy"k, 2001ean. Gero, Pablo Motosen kolaboratzaile gertukoenetako bat izan zen Valladolideko umorista hau El Hormiguero telebista saioan, eta handik irten ostean, filma bat ere egin zuen: Campamento Flipy (2010). Elgoibarren umorezko bakarrizketa eskaintzeaz gainera, El Hormigueron egiten zituen antzerako experimentuetako bat edo beste ere egingo du.
 Sarrera aurrez erosi ez dutenek, Herriko Antzokiko leihatilan bertan izango dute erosteko aukera, 15 euroan. Aurrez ere eros daitezke sarrerak 10 euroan, Ibai Ondo, Usua edo Lanbroa tabernetan.