Napoka Iriak Ibiltzen gertu izeneko kantuaren bideoklipa aurkeztu du

elgoibarren.net 2014ko ira. 26a, 12:48

'Arnasten ikasteko berriz' izeneko diskoa aurkeztu zuen Napoka Iria musika taldeak, joan den urrian. Diskoan jasotako “Ibiltzen gertu” kantuaren bideoklipa aurkeztu dute orain Miren Narbaiza eta Ander Mujika taldekideek. Joseba Etxeberria elgoibartarrak zuzendu du bideoklipa.


 Arnasten ikasteko berriz diskoa argitaratu zutenean, Nik ere abestiaren bideoa aurkeztu zuen Napoka Iriak, eta orain diskoko beste abesti baten bideoklipa eman dute ezagutzera: Ibiltzeko gertu. Deban bizi den Joseba Etxeberria elgoibartarrak egin du bideoklipa.