Aiastiara korrika igoeraren zortzigarren edizioa jokatu zuten atzo, hilak 28, Kalegoen plazatik Murkaikupe frontoira bidean dauden maldetan. 26 lagun batu ziren irteeran eta hasieratik bi antxitxikari nabarmendu ziren: Iñigo Lariz elgoibartarra eta Pello Osoro eibartarra. Triatloietan aritzen den atleta eibartarrak estu hartu zuen Lariz, eta onena ematera behartu zuen elgoibartarra. Hirugarren postuan Jon Larrañaga mendaroarra sailkatu zen. Aistara igoeran lortu duen bigarren garaipena da honakoa Larizentzak, 2012an ere berak irabazi zuen-eta proba. Probaren errekorra, berriz, Asier Cuevas antxitxikari eibartarrak ezarri zuen 2010ean, 18:35 denborarekin.
Emakumezkoei dagokionez, Nerea Lendinez izan zen azkarrena. Hogeita zortzi minutuan egin zuen igoera Lendinezek. Emakumezkoetan Nerea Amilibiak dauka probaren errekorra (24:09).
Aiastiara korrika igoerako irabazleak, urtez urte:
- 2007: Unai Bengoa eta Ane Mendia
- 2008: Josu Arregi eta Nerea Amilibia
- 2009: Iñigo Lazkano eta Nerea Amilibia
- 2010: Asier Cuevas eta Nerea Amilibia
- 2011: Igon Manzisidor eta Nerea Amilibia
- 2012: Iñigo Lariz eta Pilar De La Lama
- 2013: Igon Manzisidor eta Ainhoa Lendinez
- 2014: Iñigo Lariz eta Nerea Lendinez
ARGAZKIAK: 2014ko Aiastiara korrika igoera
•SAILKAPENA: 2014ko Aiastiara igoera.
- Iñigo Lariz 20:34
- Pello Osoro 20:41
- Jon Larrañaga 22:14
- Iosu Zubiaurre 23:31
- Asier Murua 23:43
- Jesus Arrieta 24:01
- Gurutz Quintano 24:09
- Julen Salaberria 24:28
- Jon Agirrebeña 24:42
- Juanjo Roldan 24:48
- Arkaitz Bernedo 25:27
- Anton Arizmendi 25:31
- Juanjo Martinez 25:38
- Javier Fernandez 26:02
- Fernando Loyola 26:06
- Luis Santamaría 26:24
- Joseba Sagasti 26:24
- Mikel Kortabitarte 27:5
- Jose Ramon Cabello 27:51
- Jonathan Aldazabal 28:06
- Aitor Lopez 28:27
- Nerea Lendinez 28:5
- Asier Cordon 28:55
- Javier Hernando 29:28
- Juanjo Gurrutxaga 30:32
- Pilar Lama 34:15