Jon Gurrutxagak bakarkako bigarren diskoa plazaratuko du urrian: 'Hitz lauz'

elgoibarren.net 2014ko ira. 29a, 14:47

Euskal musikari askok prest dituzte euren lanak abenduan egingo den Durangoko Azokari begira; tartean Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak. Urrian plazaratuko du Hitz lauz (Gaztelupeko Hotsak), bakarkako bere bigarren diskoa. Beasaingo Pottoko estudioan grabatu du eta musikazuzenean.com atarian duen blogean eman du diskoa grabatzeko prozesu guztiaren berri. Era berean, grabaketa prozesu hori jasotzen duen bideoa ere zabaldu du musikari elgoibartarrak (bideoa dauka)

 
  Hitz lauz diskoa bere lanik “intimistena” izango dela aurreratu du Jon Gurrutxagak. Jon and Sugramas (Gaztelupeko Hotsak, 2010) aurreko lanean ez bezala, kantuaren arabera musikari ezberdinak erabili ditu Gurrutxagak bakarkako bigarren diskoan. Horrela, Keu Agirretxeak, Mikel Lagunak (Aiumeen Basoa) eta Patxi Zabaletak (Arima Beltza, Andrakan) grabatu dituzte gitarra elektrikoak, Iñigo Gorritxategik (Lau Mono), Mikel Azkargortak (Merry May & The Muppets) eta Gorka Eskauriazak (Oskorri) baxuak, eta Gurrutxagak berak gitarra akustikoa, bateria eta ahosoinua jo ditu, abesteaz gain. Kantu guztiak euskaraz grabatu ditu Gurrutxagak.

1706636491540 Jon Gurrutxagak bakarkako bigarren diskoa plazaratuko du urrian: 'Hitz lauz'

1706636491649 Jon Gurrutxagak bakarkako bigarren diskoa plazaratuko du urrian: 'Hitz lauz'

•Bloga eta bideoa
 Hitz lauz diskoaren grabaketa prozesua blog batean (musikazuzenean.com) jaso du musikari elgoibartarrak, eta diskoaren making-offa erakusten duen bideoa ere grabatu dute.