Ikerketako iturriek Efe albiste agentziari adierazi diotenez, herrialde asiarrei, tartean Iran, ustez erabilera bikoitza duen materiala saltzeagatik miatu dituzte Goratuko instalazioak. Erabilera bikoitzeko materialak, industrian erabiltzeko makinak egiteko erabili daitezke, edo baita armak egiteko ere. Ezaugarri horien barruan koka daitekeen materiala atzerrian saltzen denean kontrolatu beharra dago, jakiteko zein erabilera emango dioten, tankeak edo gerra-gurdiak egin baititzakete, besteak beste.
Momentuz, enpresako zuzendaritzako hiru kide, gizonezko bat eta bi emakumezko, deklaratzera deitu ditu epaileak.
Momentuz, enpresako zuzendaritzako hiru kide, gizonezko bat eta bi emakumezko, deklaratzera deitu ditu epaileak.