1936ko gerran Aistiako frontean gertatutakoak gogora ekarri ditugu joan den irailean Elgoibarren. Hori dela eta, egokia iruditu zaigu gerrari buruzko testigantza bat berreskuratzea ahotsak.com egitasmotik, Euskal Herriko hizkera eta ahozko ondarearen artxibategitik.
Josefa Gabilondo Agirregomezkorta Idotorbe auzoko Egigurentxiki baserrian jaio zen 1920an, eta 16 urte besterik ez zituela, gerraren gordina bizitzea tokatu zitzaion, etxeko atarian. Izan ere, Nazionalak Azkoitia aldetik sartu ziren Elgoibarrera. Herria pasatu eta Idotorbe auzoan geratu ziren, Armueta baserri inguruan. Gorriak Arraitzago baserrian zeuden, eta etxea erre zuten ihes egin aurretik. Auzotarrek Kalamua mendiko aterpetxera garraiatzen zituzten militarren gauzak. Arriskutsua omen zen, baina ez zuten inor zauritu. Elgetatik Arratera botatzen zituzten bonba galdu batzuk jausi ziren Idotorbe auzoan. Normala omen zen balak lurrean sartzen entzutea, soroan lanean zihardutela. Ikusi eta entzun ondorengo bideoetan nola kontatzen dituen pasarte horiek Josefa Gabilondo berak.
Josefa Gabilondoren bizitzako pasarte gehiagoren bideoak aurkituko dituzue ahotsa.com-en.
- Sarrera gehiago, ahotsak.com elgoiBARREN.net atarian