Joan den astelehenean konturatu ziren Mendaroko udaletxeko teilatupean liztor asiatikoen habia bat zegoela, eta Debemeneko arduradunei jakinarazi zieten Mendaroko udaletik. Debabarrenako Landa Garapen Elkarteko teknikariek pozoia erabili zuten liztorrak hiltzeko, edo ahal zuten guztiak zorabiatzeko eta, hala, habia udaletxeko teilatupetik kendu ahal izan zuten.
Azken urteotan asko hedatu eta ugaritu dira asiako liztorrak Euskal Herrian. Duela bi urte Elgoibarren ere agertu ziren zenbait habi, Santa Klara eta Aiastia arteko bidebazterreko zuhaitzetatik zintzilik. Azken egunotan Altzolan ere ikusi dute asiako liztorrek eginiko habia bat.
- Asiako liztorren inguruko informazio gehiago Ander Izagirre elgoibartarrak Euskalnatura webgunean duen blogean: Liztor Asiatikoa, Erleen etorkizuna iluntzen (euskalnatura.net)
*Argazkiak: Mendaroko Udala.