Karakateko eta Kortazabalgo (Atxolin) iturriak konpontzen eta inguruak txukuntzen jardun zuten hamasei lagunek, auzolanean, joan den zapatuan. Ingurua garbitu, hoditeria berria sartu, aska berria egin... eta antzerako lanetan jardun zuten. Morkaiko Mendizale Elkarteak interes berezia duten mendi inguruak auzolanean berreskuratzeko egitasmoaren barruan dihardute iturriak eta inguruak konpontzeko lanetan. Sargoateko iturria konpondu zuten lehenik, eta orain, Atxolingo eta Karakateko iturriak konpontzen ari dira.
Joan den zapatuan hasitako lanak bukatu eta Upaigoititik Atxolinera arteko bidea txukuntzeko bigarren irteera antolatu du Morkaikok datorren zapaturako, hilaren 11rako. Interesatuek 8:00etan agertu beharko dute IMHko tenis pistaren ondoan. Informazio gehiagorako deitu honako telefono zenbakira 636 994 798 (Aitzol)
•ARGAZKIAK: Joan den zapatuan egindako lanak jasotzen dituzten argazkiak bidali dizkigute Morkaikokoek.