Inaxio Arregi eta Mendaroko giza-proba taldearen arteko desafioa Errosario kaleko jaietan

elgoibarren.net 2014ko urr. 7a, 13:34

Errosario kaleko Ama Birjinaren eguna da gaur, urriak 7, eta Ama Birjinari egindako lore eskaintzarekin hasi dituzte kaleko jaiak eguerdian. Errosarioko Jai Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako, eta horien artean zapatuan egingo duten herri kirol desafioa nabarmendu behar da. Mendaroko giza-proba taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Inaxio Arregi azpeitiarrak; 500 kiloko harriari tiraka  arituko dira lehenak, eta 80 kiloko burdin zatia sorbaldan hartuta ibiliko da Arregi. (argazkiak eta egitaraua dauzka)


1706636463356 Inaxio Arregi eta Mendaroko giza-proba taldearen arteko desafioa Errosario kaleko jaie

Apustu bitxiak egindakoa da Inaxio Arregi azpeitiarra. Ezagunena, beharbada, 104 kiloko burdin zatia sorbaldan hartu eta Urko mendira (Eibar) igo zenekoa izango da. Sei ordu eta 45 minutuan igo zuen burnia, majo kostata izan bazen ere, 2002an egindako apustuan. Orduan erabili zuen burdin zatiaren oso antzerako beste batekin, 80 kilokoa hau, arituko da orain beste desafio bitxi batean. Mendaroko giza-proba taldeko sei lagun izango ditu aurrez aurre, Errosario kaleko jaien barruan antolatu duten deman. Mendaroarrek 500 kiloko harria mugitu beharko dute, eta Kalebarren plazako probalekuan 20 minutuko denboran plaza gehien egiten dituenak irabaziko du saioa. Datorren zapatuan, urriaren 11n jokatuko dute, 12:30ean.

Egitarau zabala

1706636463433 Inaxio Arregi eta Mendaroko giza-proba taldearen arteko desafioa Errosario kaleko jaie

Errosario kaleko jaiekin jarraituz, gaur iluntzean salbea abestuko diote Ama Birjinari, meza ostean (20:00).
Bihar, hilak 8, txokolatea banatuko dute Errosario kalean bertan, eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen Atxutxiamaika Sailak guraso eta semealaben arteko transmisioa sustatzeko sortutako Kiribil barraskiloa ere jaira batuko da, 18:00etan. Eguenean, berriz, zezentxoak ekarriko dituzte, 18:00etan, eta txarangaren kalejirak alaituko du barixaku arratsaldea. Egun horretan Igel toka jokoa ere izango da.
Zapaturako, berriz, herri kirol saioa antolatu dute, eta domekan, ohi legez, Errosario kaleko Ama Birjinaren aldeko ezpata dantza dantzatuko dute Haritz dantza taldekoek, 12:00etan.

1706636463521 Inaxio Arregi eta Mendaroko giza-proba taldearen arteko desafioa Errosario kaleko jaie

1706636463673 Inaxio Arregi eta Mendaroko giza-proba taldearen arteko desafioa Errosario kaleko jaie

1706636463747 Inaxio Arregi eta Mendaroko giza-proba taldearen arteko desafioa Errosario kaleko jaie

1706636463832 Inaxio Arregi eta Mendaroko giza-proba taldearen arteko desafioa Errosario kaleko jaie