Tindoufeko kanpamenduetan erbesteratuta bizi diren Mendebaldeko Saharako bizilagunei laguntzeko janari bilketa kanpainak sustatu dituen elkarte berak, Eibar-Sahara elkarteak, antolatu du Sahararen aldeko erabilitako liburuen azoka. Kalebarren plazan jarriko dute azoka, Kultur Etxearen ondoan. Azaldu dutenez, saharauiarrei laguntzeko modu bat baino gehiago izango da. Batetik azokan salgai jarriko dituzten liburuak erosiz; eta, bestetik, jendeak etxean dituen liburu eta diskoak ere jasoko dituzte, gero azokan saltzeko.
Batutako dirua, Tindoufeko kanpamenduetan zailtasun fisiko eta psikikoak dituzten gazteekin (beheko argazkietan) lan egiten duten zentroetara bideratuko dute, AFTAL Getxoko elkartearen bidez. Besteak beste, gazte horiek gosaritarako behar dituzten elikagaiak (gailetak, mermeladak eta kakaoa) erosi eta bidaliko dituzte Tindoufera.Informazio gehiago Eibar-Sahara elkarteak Facebook sare sozialean duen orrialdean.
∞Lotura duten albisteak:
- Saharako errefuxiatuentzako janaria biltzeko kanpaina abian da (2014-01-14)
- Saharako errefuxiatuentzako janaria batuko dute hilaren amaiera arte (2013-01-16)
- 4.000 kilo, Saharara (2011-06-16)
- Janaria eta konpresak batzeko kanpaina hasi dute, Sahararen alde (2011-05-05)
- Saharar errefuxiatuentzako laguntza batzen dihardute Elgoibar BH Institutuan (2009-01-22)
- Sahararako janari bilketa kanpaina abenduaren 22tik 26ra bitartean (2008-12-17)
- Atxutxiamaikako kamisetak Saharan (2008-04-23)
- Saharara elkartasun bidaia egin dute 3 gazte elgoibartarrek (2008-04-11)