Julian San Juanen Oroimenezko 23. San Pedrora igoera jokatuko dute domekan, urriaren 12an. Parte hartzaileek aldapa pikoei aurre egin beharko diete Kalegoen plazatik Idotorbe gaineraino dauden 3,8 kilometroko ibilbidean. Iaz 55 lagunek hartu zuten parte igoeran eta Iban eta Jorge Gonzalez anaiak izan ziren jaun eta jabe Idotorbeko maldetan. Eskutik helduta gurutzatu zuten helmugako marra (goiko argazkian). Iñigo Larizek dauka probako errekorra (13:21).
•Rolleski igoera
2013ko San Pedrora igoerako argazki bilduma: