Jose Mari Ondartzak 'Rio Gorabehera' liburua kaleratu du

elgoibarren.net 2014ko urr. 10a, 05:58

Jose Mari Ondartza Arrillagak Rio Gorabera izeneko liburua kaleratu du. Liburua hausnarketa lana dela dio, barren barrenetik idatzitako hausnarketa eta kritikekin osatu duela, alegia. “Big-bang-aren teoria txiki lagatzen dute nire hausnarketa sakonek”, dio ironiaz. Izan ere, dirua, erlijioa, militarrak, bankeroak eta politikariak kritikatzen dituen arren, idatzietan umorerik ez dela falta azaldu du.


 Burura etortzen zitzaizkion ideiak ekarri ditu paperera Jose Mari Ondartzak, eta bere iritziz, irakurlea ez da aspertuko. “Edozertaz idatzi dezakezu, baina jendearen gustukoa izan behar du”. Umorez eta idazkera estilo bizian idatzi duela Rio Gorabera adierazi du.
Honakoa ez da idatzi duen aurreneko liburua, orain dela urte batzuk Senderos del movimiento izeneko beste bat idatzi zuen-eta. BARREN aldizkariari 2010ean eskaini zion elkarrizketa batean azaldu zuenez, egunero idazten du eta ohean etzanda idazteko ohitura dauka.

1706636460482 Jose Mari Ondartzak 'Rio Gorabehera' liburua kaleratu du

1706636460634 Jose Mari Ondartzak 'Rio Gorabehera' liburua kaleratu du

 Liburuaren azalerako Iñaki San Martin Soarte argazkilariak ateratako argazki bat erabili du. Ondartzak berak Galiziatik ekarri zuen garezur bat ageri da portadan, txapel eta guzti.
Oraindik ez dauka argi zer zabalpen emango dion argitaratu duen liburuari. Momentuz, lagun eta ezagunen artean banatu ditu zenbait ale.