Umore beltzetik abiatutako istorioa kontatuko digute Vaiven Produkziokoek gaur, eta hausnartzeko hainbat gai ere jarriko dituzte mahai gainean HappyEnd (Para morirse de prisa) izeneko antzezlanean. Emanaldia 20:30an izango da, gaztelaniaz. Sarrerak 10 euro balio ditu (Gazte Txartelarekin, 7 euro). Informazio gehiago: vaivenproducciones.com
HappyEnd antzezlanaren promozio bideoa:
‘Mollie Malone’ antzerkia, domekan
Elgoibarko Kultura sailak Mollie Malonen ipuin sinestezina antzezlana antolatu du domekarako. Umeentzako antzezlana izango da, euskaraz. Mollie Malonen aitonak bere baratza zoratu egin dela dio: tomateak behar baino lehen gorritu direla, izozte batek letxugak hondatu dizkiola, babarrunak ez direla loratzen... Mollie biloba liburutegi berezi batera bidali du informazio bila. Liburuan ate berezi bat aurkituko du eta mundu berri batean barneratuko da.
16:30ean hasiko da emanaldia. Umeek 3,5 euro ordaindu beharko dituzte, eta nagusiek, berriz, 5 euro.