Maite Maiorak 2:47:05eko denboran amaitu du gaur Limone Sul Gardako paraje ikusgarrietan jokatu duten proba. Aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoia irabazi zuen Stevie Kremer estatubatuarra sailkatu da bigarren postuan, 2:49:03 denborarekin eta Elisa Desco italiarra izan da hirugarren (2:52:40). Gizonezkoetan Petro Mamo eritrearrak irabazi du proba (2:14:25)
Bestetik mendi lasterketen Espainiako Kopako azken proba jokatu dute gaur Lanzaroten, IV. Haria Extreme proba. Italian zegoela-eta parte hartzerik izan ez duen arren, sailkapen nagusuan Maiora aurreratu zezaketen antxitxikariak ez dira aurreneko postuetan sailkatu eta lidergoari eutsi ahal izan dio Maiorak.