2003ko otsailaren 20an hasi zen Egunkaia auzia, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak kazeta ixteko agindua emanda. 2010ean etorri zen itxierako epaia: absoluzioa, ez zegoelako ETAren eta Egunkaria-ren arteko loturarik. Baina Egunkaria-k itxita segitu zuen, eta auziko beste piezak —ekonomikoak— aurrera jarraitu zuen. Donostiako Zigor Epaitegiaren artxibo sententzia berretsi du orain Gipuzkoako Auzitegiak, 1998-2001 artean egindako ustezko delituak preskribatutzat jota —diru laguntza publikoen iruzurra eta diru kontuen faltsutzea.
- Informazio osoagoa: berria.eus
∞Lotura duten albisteak:
- ‘Epaiketa gehiagorik ez Egunkariari’; abian da atxikimendu kanpaina (2014-09-17)
- Zazpi urteren ondoren, errugabe jo dituzte Egunkaria-ko bost auzipetuak (2010-04-10)
- Elgoibarren ere ‘Egunkaria’ren alde (2009-11-30)
- Mendaron ere ‘Egunkaria’ren alde (2009-12-09)
- 'Egunkaria' absolbitua (berria.info)
- Absoluzioa, 'Egunkaria' auziko bost auzipetuentzat (eitb.com)