Gaur jokatuko du Kopako bigarren kanporaketa Conceptok Zaragozako D-Link taldearen aurka

elgoibarren.net 2014ko urr. 14a, 15:15

 
Zaragozako D-Link Lehen Mailako taldearen aurka jokatuko du Concepto Egilek Errege Kopako bigarren kanporaketa. Partida bakarrera jokatuko da kanporaketa hau ere, beraz, galtzailea txapelketatik kanpo geratuko da. 20:30ean izango da partida, olaizaga kiroldegian.


Zaragozako taldea Errege Kopako finalerdietara iritsi zen iaz, eta une honetan liga txapelketako seigarren postuan dago. Concepto Egilek, bestalde, Iruñeko San Juan taldea Errege Kopatik kanpo utzi zuen estreinako kanporaketan, eta liga txapelketan, laugarren postuan dago. Goi mailako partida izango da gaurkoa. 20:30ean hasiko da.
∞Lotura duten albisteak: