Pala txapelketa mistoko finalerdiak jokatuko dituzte gaur Kalegoen plazan

elgoibarren.net 2014ko urr. 15a, 15:47

 
22 bikotek eman zuten izena pala txapelketa mistoan, eta lau bikoterik onenak ailegatu dira azken txanpara. Gaur arratsaldean jokatuko dituzte finalerdiak Kalegoen plazako frontoian (19:00), eta barixakuan jokatuko dute finala (18:30).


 Gaur jokatuko duten lehen finalerdian Fernando eta Jone Loiola aita-alabek Igor Castañares eta Marta San Martinen aurka jokatuko dute. Bigarren finalerdian, berriz, Kepa Arrizabalagak eta Nerea Irustak osatutako bikoteak Ander Konde eta Yera Larrañagak osatutakoaren aurka jokatuko dute. 19:00ean hasiko dira partidak Kalegoen plazan. Euria egiten badu, Ikastolako frontoian edo Aiastiakoan jokatuko dute.
 Gaurko irabazleek barixakuan jokatuko den finalean neurtuko dituzte indarrak, 18:30ean. Finalaren ostean egingo duten sari banaketan Patxi jauregi Euskadiko Pilota Federakundeko presidenteak hartuko du parte.

1706636433478 Pala txapelketa mistoko finalerdiak jokatuko dituzte gaur Kalegoen plazan

1706636433600 Pala txapelketa mistoko finalerdiak jokatuko dituzte gaur Kalegoen plazan

1706636433675 Pala txapelketa mistoko finalerdiak jokatuko dituzte gaur Kalegoen plazan