2015eko maiatzean egingo diren Udal eta Foru Hauteskundeei begira, programa eta zerrendak osatzeko bilera irekia egin zuen Elgoibarko EH Bildu koalizioak joan den irailaren 24an, eta gaurko antolatu dute bigarren bilkura, herritxik, herrixantzako lemapean. EH Bilduk herritar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu. Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da bilera, 19:00etan.
•Hitzaldia, “Kutxabank publiko eta soziala!”
EH Bilduk antolatuta, Kutxabanken egoeraren inguruko hitzaldia emango dute Antton Izagirrek eta Ainhoa Beolak. Urriaren 21ean izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan (19:00). Azken albisteez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak egin berri duen azken proposamena aurkeztuko dute hizlariek. Kutxaren kontrol publiko eta soziala bermatzeko proposamena aurkeztu du Aldundiak. Koalizioak jakinarazi duenez, herritarrei “zuzen zuzenean” eragiten dion gaia den heinean, garrantzi handia du “Kutxabank hartzen ari den norabideak”. Kutxabank publiko eta soziala! izeneko hitzaldian zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera izango dela nabarmendu dute.