22 bikotek hartu dute parte Pala txapelketa mistoan, eta bi bikote onenek jokatuko dute finala barixakuan. Atzo jokatu zituzten finalerdietan, Igor Castañaresek eta Marta San Martinek Fernando eta Jone Loiola aita alabei irabazi zieten, eta beste finalerdian Kepa Arrizabalagak eta Nerea Irustak Ander Konderi eta Yera Larrañagari.
Bikote irabazleek bihar jokatuko dute finala. 19:30ean izango da partida, Kalegoen plazan. Aurrez, 18:30ak inguruan, parte hartu duten bikote guztiek elkarrekin jokatuko dute, barruzka. Sari banaketan Patxi Jauregi Euskadiko Pilota Federakundeko presidenteak hartuko du parte.