Mendi bizikleta martxan parte hartu nahi duten lagunek www.kirolprobak.com helbidearen bidez eman behar dute izena, eta antolatzaileek jakinarazi dute egunean bertan ez dela izena emateko aukerarik izango. Txirrindularitzan federatutakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek 18 euro. Iaz, sekula baino parte hartzaile gehiago batu zituen BTT martxak, 402 mendi bizikleta zale, hain zuzen ere.
Ibilbideari dagokionez, bi ibilbide izango dira aukeran: bata, 25 kilometrokoa eta bestea, 45 kilometrokoa. Zailtasun maila altuko ibilbidea da lehenengoa eta oso altukoa bigarrengoa. Biak ere Karakate mendian. Goizeko 9:00etan hasiko da proba. Ohi bezala, irteera eta helmuga puntua Elgoibarko Mintxeta kirolgunean egongo da.
Akreditazioak probaren egunean bertan jasoko dira, 8:00etatik 8:45era, irteera puntuan. Parte-hartzaile guztiek kamiseta bana jasoko dute opari. Horrez gain, behin proba amaitutakoan, partaide guztien artean opari ugari zozkatuko dituzte. Hainbat ostatu eta jatetxek babestu dute proba, eta urriaren 18tik 19ra leku horietan %15eko deskontua egingo diete ostatua hartzerakoan eta bazkari edo afarietan. Zerrenda ikusteko: www.debabarrenatura.com.