Jai giroa izan zen nagusi pala txapelketa mistoko finalean. Finala girotze aldera, barruzka aritu ziren txapelketan parte hartu duten pilotarietako asko. Finala hasi aurretik, berriz, aurreskua dantzatu zieten antolatzaileek finalistei: Kepa Arrizabala eta Nerea Irusta batetik eta Igor Castañares eta Marta San Martin bestetik.
Partida erdira arte parekatua izan zen norgehiagoka, baina lan erdietatik aurrera bikote urdina, Kepa Arrizabalagak eta Nerea Irustak osatutakoa, nagusi izan zen. 22 eta 15 irabazi zieten San Martini eta Castañaresi. Ane Beitia zinegotziaren eta Euskadiko Pilota Federakundeko presidente Patxi Jauregiren eskutik jaso zuten irabazleek txapela. Sari banaketan Patxi Jauregi Euskadiko Pilota Federazioko presidenteak hartu zuen parte, Ane Beitia, Bittori Zabala eta Joseba Elustondo udal ordezkariekin batera. Sari banaketaren ostean, pare bat bertso abestu zituzten antolatzaileek eta halaxe amaitu zuten estreinako pala misto txapelketa.