Nafarroako Erriberako produktuz betetako Errigora saskia jarriko dute salgai Elgoibarren

elgoibarren.net 2014ko urr. 22a, 14:14

 
Errigoraren udazkeneko kanpaina Elgoibarrera helduko da laster, eta kanpaina horren barruan, Nafarroako Erriberako produktuak eskuratzeko aukera egongo da. 50 euroan salduko dute saski bakoitza eta Erriberan euskalgintzan ari diren hainbat elkarterentzat izango da jasotako diruaren %25. (bideoa dauka)

 

1706636424513 Nafarroako Erriberako produktuz betetako Errigora saskia jarriko dute salgai Elgoibarr

Errigora ekimenak bi helburu ditu: batetik, Nafarroako Gobernuak ez euskalduntzat duen eremuan euskararen alde ari diren euskalgintzako proiektuei laguntzea, eta bestetik, Nafarroako Erriberako nekazaritzaren egoera txarrari laguntzea, Euskal Herrian ekoiztutakoa Euskal Herrian kontsumitzearen bitartez. Izan ere, diotenez, globalizazioaren ondorioz lehen zuten garrantzia galdu dute hango produktuek. Pikillo piperrak, orburuak, olioa, zainzuriak, babarrun zuriak, arroza... Horiek dira Erriberako lurrek ematen dituzten fruituetako hainbat. Eta guztiak saski bakarrean sartu dituzte, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” lelopean. 50 euroan eros daitezke saskiak salduz. Jasotako diruaren %25 Nafarroan euskalgintzan diharduten elkarteetara joango da.

Azaroaren 12ra arteko epea

Elgoibarren talde txiki bat eratu dute zenbait lagunek, Errigora ekimenari laguntzeko eta guregana ekartzeko. Udazkeneko kanpaina laster helduko dela Elgoibarrera jakinarazi dute, eta ohartarazi dutenez, azaroaren 12ra arteko epea egongo da eskaerak egiteko (elgoibar.errigora@gmail.com). Datozen egunetan zabalduko dute ekimenaren inguruko informazioa herrian, eta zapatuan (urriak 25) hileko azkeken zapatuko azokan ere egongo dira, behar duenari informazioa emateko. Elgoibar Ikastolan ere badituzte salgai Errigorako saskiak. Informazio osoagoa Twittereta Facebook sare sozialetan.

Azalpen gehiago honako bideoan aurkituko duzue: