Bost mila pertsona batzeko erronkari heldu dio Gure Esku Dagok. Kataluniako galdeketaren egunaren bezperan, azaroaren 8an, eskoziarrak zoriondu eta katalanak animatzearekin batera, euskaldunek ere erabaki nahi dutela aldarrikatzeko egingo du mosaikoa herri dinamikak.
Mosaikoan parte hartzeko izena eman beharra dago aurrez. 5 euro ordaindu beharko ditu parte-hartzaile bakoitzak, eta horren trukean mosaikoa egiteko erabiliko diren aterkia eta pontxoa jasoko ditu norberak opari. Barixakutik hasita, azaroaren 8ra bitarteko barixakuetan jarriko du informazio mahaia Kalegoen plazan Elgoibarko lantaldeak, eta nahi duenak han erosi ahal izango ditu txartelak. 17:30ean irtengo dira kalera.
Mendaroko lantaldeak, aldiz, Herriko Enparantzan jarriko du mahaia barixakuan, 18:00etatik aurrera. Nahi duenak izena Internetez emateko aukera ere badauka.
Informazio osagarria ere Gure Esku Dagoren webgunean dago eskuragarri. Era berean, edozein zalantza izanez gero, elgoibarged@gmail.com helbidera idazteko adierazi dute Elgoibarko taldekideek.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibartarrak eta mendaroarrak giza katean (2014-06-09)
- Aitor Novak gaitentzat moldatu du 'Gure esku Dago' abestia (2014-06-06)
- Giza kate herrikoia egin dute Kalegoen plazan (2014-05-31)
- Jaia eta aldarrikapena uztartu zituen zapatuan Mendaron Gure Esku Dago egunak (2014-05-13)
- Mendaron ere sortu dute erabakitze eskubidearen aldeko lan taldea (2014-04-03)
- Herri argazkia atera dute Gure Esku Dago ekimenaren aldekoek (2014-03-24)
- Elgoibarri eta Mendarori 32. kilometroa osatzea egokitu zaie ekainaren 8ko giza katean(2014-03-11)
- Ekainaren 8an Durangotik Iruñera egin nahi den giza kateari lehen babesa (2014-02-17)
- ‘Gure esku dago’ ekimenaren sustatzaileek bilera deitu dute otsailaren 10erako (2014-02-06)
- ‘Gure esku dago’, erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa aurkeztuko dute eguaztenean (2013-06-18)