Interesatuek azaroaren 7rako eman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian (12:00ak arte). Plazak mugatuak dira, 26 orotara. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko bazkideek 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 16 euro. Aipatu bezala, autobusa King-kong-eko geltokitik irtengo da, azaroaren 9an, 7:45ean.
Iaz, 23.637 lagun batu ziren Behobian, Donostiara arteko ia 20 kilometroak antxitxika egiteko, tartean 73 elgoibartar eta 23 mendaroar.
- Informazio gehiago Behobia-Donostia lasterketaren webgunean