Julian Iriondo hil zen atzo, 94 urte zituela. Musikari lotutako bizitza izan du Iriondok. Elgoibarko Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen 1952 eta 1956 urteen artean. 11 urterekin sartu zen bandan, tronpeta-jole moduan, baina tronpetaz gain tuba eta tronpa ere zituen. Txistulari taldean ere ibili zen eta San Bartolome Parrokiako Abesbatzako zuzendaria ere izan zen, eta ia azkenera arte, parrokiako organo-jole gisa aritu da, deitu duten aldiro. Iriondoren aldeko hileta elizkizuna gaur, urriak 24, egingo dute San Bartolome parrokian, 19:00etan. Udal Txistulari Taldekoek eta Udal Musika Bandakoek ere parte hartuko dute elizkizunean