Julian Iriondo hil da, Udal Musika Bandako eta Parrokiako Abesbatzako zuzendari izandakoa

elgoibarren.net 2014ko urr. 24a, 16:05

 
Julian Iriondo hil zen atzo, 94 urte zituela. Musikari lotutako bizitza izan du Iriondok. Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen 1952 eta 1956 urteen artean, adibidez. 11 urterekin sartu zen Udal Musika Bandan, tronpeta jole moduan, baina tronpetaz gain, tronpa eta tuba ere jo zituen. 

 
 Era berean, San Bartolome Parrokiako Abesbatzaren zuzendaria ere izan zen urte askoan eta txistulari ere ibili zen. Parrokiarekin lotura estua izan du, gainera, azken-azkenera arte, organo-jole moduan aritu delako, deitu duten aldiro. Iriondoren aldeko hileta elizkizuna, gaur, urriak 24, egingo dute San Bartolome parrokian, 19:00etan.