Egutegirako argazki lehiaketan 47 herritarrek parte hartu dute

elgoibarren.net 2014ko urr. 28a, 15:24

 
Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatu duen zazpigarren argazki lehiaketako sarituak zein izan diren jakitera eman du Udalak. Aurtengo lehiaketan 47 herritarrek (iaz 50ek) parte hartu dute, 27 gizonezkok eta 20 emakumek, eta orotara, 206 argazki aurkeztu dituzte.

 
 
 

Sara Beristainek eginiko argazkia. Uztaila.

Elgoibarko txokoak izan da egutegia osatzeko Udalak aurten aukeratu duen gaia. Egutegiaren aurkezpena eta sari banaketa abenduaren 16an izango da, iluntzeko 19:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Epaimahaiak (Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariak) hamabi argazki aukeratu ditu egutegirako, eta ondorengo hamabi lagunak dira sarituak:
  • Sara Beristain Cerrejón
  • Mikel Zengotita Alberdi
  • Larraitz Zialtzeta Aduriz
  • Oier Ramos Miguel
  • Maite Loiola Zelaia
  • Ion Zubiaurre Ros
  • Zorione Elorza
  • Alberto Fernandez Picón
  • Ion Martinez Silva
  • Ana Loyola Arriola
  • Ander Izagirre Egaña
  • Miren Gurutze Ariznabarreta
Marrazki lehiaketan 113 ikasle
Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 113 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira:

Elgoibar Ikastolakoak:
  • Ane Arregi
  • Naiara Vargas
  • Jone Gil
  • Garazi Ines
  • Nora Barrenetxea
  • Oihana Agirregomezkorta
Herri Eskolakoak
  • Alexandra Bocskor
  • Naroa Gomez
  • Miren Armentia
  • Henar Saintin
  • Sasha Kovalenko
  • Eider Ansola

Jone Gilek eginiko marrazkia.

Miren Armentiak eginiko argazkia.

Lotura duten albisteak: