Bigarren maketa kaleratu ostean joan zen Napoka Iria Japoniara estreinakoz, 2008an. Ekialde urruneko herrialdean dituzten lagunei eta kontaktuei esker, sei kontzertu eskaini zituzten orduan. Azaroaren 1ean hasiko duten bigarren bira honetan ere sei kontzertu eskainiko dituzte Ander Mujikak eta Miren Narbaizak. Koben emango du lehenengo kontzertua, eta, gero, Osakan, Kanagawan eta Tokion izango da bikotea. Hiriburuan hiru kontzertu emango dituzte beste horrenbeste aretotan.
Urrian kaleratu zuten disko berria, Arnasten ikasteko berriz aurkeztuko dute Japonian. Taldekideen berbetan, zale zaharrekin berriz elkartu eta zale berriak egiteko gogoz doaz Japoniara.