Elgoibar-Maltzaga bidegorria itxita egongo da sastraka kentzeko eta garbitzeko lanak amaitu artean

elgoibarren.net 2014ko urr. 30a, 13:28

 
Elgoibar-Maltzaga bidegorria itxita egongo da gaur (urriak 30) eta bihar (urriak 31); eta, baita azaroaren 3 eta 4an ere, 08:00etatik 17:30era. Egun eta ordu tarte horietan bidegorrian sastraka kentzeko eta garbitzeko lanak egin behar dituztela jakinarazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegitura Saileko iturriek.

 

Bidegorriak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erotzeko arriskua dagoenez, bidegorria erabat itxiko dute aipatutako ordutegian. Ordutegi horretatik kanpo bidegorria irekita egongo da.

Lotura duten albisteak: