Aitor Bilbao (Algorta, 1982) da Tor Magoaren benetako izena. Ingeniaritza ikasketak alde batera laga zituen magia munduan bete-betean sartzeko, eta gaur egun publiko guztientzako magia saioak eskaintzen ditu. Elgoibarren, Barren Azokak antolatuta (ez nahastu BARREN aldizkariarekin), Hator Magiara izeneko ikuskizuna emango du. Familia guztiak gozatzeko moduko emanaldiak dela nabarmendu du mago bizkaitarrak, bereziki 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoen arren. “Hator Magiara txikienengan pentsatutako ikuskizuna da. Barre egingo dute, harrituko dira, magia ikusi eta, garrantzitsuena dena, magia egingo dute. Modu aktiboan hartuko dute parte saioan, eta emanaldiak hartu dezakeen norabidea erabakitzea ere euren esku dago”.
- Ordubete inguruko saioa izango da eta 17:00etan hasiko da Kalebarren plazan, Barren azokaren atarian. Magia saioaren amaieran txokolatada egongo da gerturatzen diren guztientzat.