Ia ehun arkularik hartu zuten parte Kiowa basoko arku-tiraketa sarian, bost mailatan banatuta: Long-Bow, Instintuzko Arku Biribildua, Arku Biluzia, Arku Mekanikoa eta Arku Librea bisore bat edo gehiagorekin. Ehizarako erreminta desberdinak erabili arren, helburu bera zuten guztiek: Larrabeako pinadian sakabanatuta zeuden 20 jaurtiketa guneetan ahalik eta punturik gehien batzea.
Arku-tiroketa modalitate honetan, izenak erakusten duen moduan, arkulariek hiru dimentsiotako animalien irudiei bota behar dizkiete geziak, bi gezi irudi bakoitzeko. Bihotza izaten duten lekuan joz gero lortzen da puntuaziok altuena, 10 puntu, biriketan joz gero 8 puntu eta bost puntu gainerako bizi eremuetan joz gero. Jaurtiketa gunetik irudia dagoen lekuraino dagoen distantziaren berri ez dutela izaten da modalitate honetako beste berezitasun bat. Gero eta indar gehiago hartzen ari den modalitatea da.