Arkaitz Eganak irabazi du Euskadiko ehiza xehe txapelketa, bigarrengoz

elgoibarren.net 2014ko aza. 4a, 13:25

Euskadiko Ehiza Xeheko txapelketa jokatu zuten domekan Araban, Zambranako ehiza barrutian, eta egungo Gipuzkoako txapelduna den Arkaitz Egaña ehiztari elgoibartarrak irabazi zuen txapelketa, Sol txakurraren laguntzarekin. Era honetan, Espainiako txapelketako finalaurrekoan parte hartuko du Egañak Castillejo de Robledon (Soria, Espainia), azaroaren 22an.

 

Arkaitz Egaña eta Sol txakurra, Euskadiko txapeldunak.

Debabarrenako eta Gipuzkoako ehiza xehe txapelketak irabazi ostean, Euskadikoa irabazteko faborito nagusienetarikoa zen Arkaitz Egaña elgoibartarra. Txapelketetan hazi egiten dela erakutsi du azken urteetan, eta emaitzak hor daude: Euskadiko txapelketa irabazi zuen 2011n eta Espainiakoa 2012an, besteak beste. Gainerako ehiztariek, baina, estu hartu zituzten Egaña eta Sol, zazpi urteko txakurra, eta onena ematera behartu zituzten. Sei eper ehizatuta iritsi ziren kontrolera, Francisco Llamasek ehizatu zituenak baino eper bat gehiagorekin. Jose Luis Toledotxiki sailkatu zen hirugarren postuan, honek ere bost eper ehizatuta. 

 Soriako Castillejo de Robledo herrian egingo den Espainiako ehiza xehe txapelketarako sailkatze proban parte hartuko dute Egañak eta Solek, datorren azaroaren 22an. 

*Argazkiak: Arkaitz Egaña 

Lotura duten albisteak: