Frankismoan desagerrarazitakoen kolunbarioa Elgoibarren egin nahi du Jaurlaritzak

elgoibarren.net 2014ko aza. 4a, 17:32

 
Memoria Historikoaren Arloko Lehentasunen Oinarri Programa aurkeztu du gaur Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak. Guztira hamabi proiektu ditu programak, horietako bost berriak, eta tartean bada bat Elgoibarri lotutakoa. Urkulluk adierazi du Duintasunaren Kolunbarioa egin nahi duela Jaurlaritzak, Elgoibarren, eta bertan, 1936 eta 1976 artean desagerrazitako pertsona ezezagunen gorpuzkinak bildu nahi dituztela.

 
 36ko gerratik Francoren diktadura amaitu areko biktimak oroitu nahi ditu Jaurlaritzak, "gertatu zen injustizia historikoaz ohartarazi eta berriro halakorik gerta ez dadin".
  Eusko Jaurlaritzak Memoria Historikoaren Programa aurkeztu du, egian, justizian, erreparazioan eta berriz ez gertatzeko bermean oinarrituta dagoena" />Programaren aurkezpenean, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azaldu du gaiaren inguruan dauden egitasmoak bateratu dituztela eta eman diela proposamen honen berri Eusko Legebiltzarreko taldeei eta memoria historikoaren alorrean lanean ari diren elkarteei, eta haien ekarpenak jasotzeko gertu daudela esan du Urkulluk. Momentuz, zortzi lehentasun finkatu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta hamabi proiektu jakinarazi. Proiektu horietako bat da Elgoibarren egin asmo duten Duintasunaren Kolunbarioa. Errauts kutxak gordetzeko horma hobiak biltzen dituen eraikuntza da kolunbarioa.
Elgoibarrek leku esanguratsua 36ko gerran
  Urkulluren berbetan Elgoibarrek leku "esanguratsua" du 36ko gerran, eta horregatik aukeratu dute kolunbarioa jartzeko. Joan den irailean Zirardamendin gudariei egin zieten omenaldian esandakoak berriz gogora ekarriz, Aiastiako fronte lerroan tropa frankistak geldiarazteko ahaleginak ahalbidetu zuela lehenengo Eusko Jaurlaritzaren eraketa ohartarazi du Urkulluk. "Borrokaldi hori gabe gaur ez litzateke Jaurlaritzarik eratuko", esan du lehendakariak.
  Duintasunaren Kolunbarioa sortzeaz gain, Argentinan abiarazi duten kereilari babesa agertu eta frankismoaren biktmentzako aitormen-ziurtagiria sortu nahi ditu Jaurlaritzak.

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza